GURE KONTSUMO OHITUREK DUTEN ERAGINA (1)
Gu, gurasook, gara haiek jarraituko duten eredurik garrantzitsuena , eta horregatik, kontsumo ohiturei buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen zaituztet. Gure kontsumo ohituren inguruan gure seme-alabek bizi dutena oso garrantzitsua izango da haiek drogekin izango duten harremanarentzat. Gure etxeetan sarri drogak nola erabiltzen ditugun ikusiko dute haiek, eta baita kalean ere... Ez dago zertan kalera irten droga topatzeko, badira gure etxean ere; han aurki dezakegu haxixa terrazako lorontzietan, tabakoa egongelan, edo disolbatzailea trastelekuan, gasolina garajean, alkohola sukaldean, lasaigarriak edo analgesikoak komunean, eta lo egiteko pilulak logeletan. Zer, nola, zenbat eta zertarako kontsumitzen dugun guztiz baldintzatuko du gure seme-alabek drogak erabiltzeko modua: erabilera moldagarria edota norberaren kontrakoa. Droga motari dagokionez, alkohola droga gogorra dela esaten da, osasunean eta gizartean kalte gehien eragiten dituena delako eta gizartearen gehiengoak sarri erabiltzen duelako gehiengoari kalterik eragiten ez badio ere. Haxixa, aldiz, droga biguntzat jotzen da baina nerabezaroan erregulartasunez kontsumitzeak eragin handia dauka gaztearen nortasunaren garapenean. Kontsumitzeko moduari dagokionez noizean behin marihuana hosto batzuk infusio moduan har-tzea loak errazago hartzeko, kalterik ez du eragiten lo egiteko egunero hipnotiko bat hartzearekin alderatzen badugu. Drogak noiz kontsumitzen diren aztertuta, esan daiteke alkoholaren kontsumoa ospakizunekin lotuta dagoela. Alkohola edatea oso barneratuta dago gure kulturan eta besteekin harremanak izateko modu bat bezala ikusten dugu. Hori da alkoholaren erabilerarik moldagarriena. Aldiz, bakarrik eta zailtasunen, krisialdien edo arazo pertsonalen aurrean kontsumitzeak mendekotasuna dakar eta arazoei aurre egitea saihesteko modu bat da. Penak itotzeko edaten denean, haiek, denborarekin, igeri egiten ikasten dute eta gainazalera ateratzen dira, lehen baino handiago, arazoari biharamuna eta norberari huts egitearen sentimendua gehitzen zaizkiolako. Kontsumoaren helburuari dagokionez, ezberdina da mina arintzeko analgesiko bat hartzea edo eguna hasteko egunero hiru analgesiko hartu behar izatea. Kontsumitzen den droga kopuruari dagokionez, askotan asko gutxi da, eta gutxi asko. Adibidez, baraurik alkohol pixka bat hartzea mendekotasunaren adierazle da, ospakizunetan asko edatea nahiko ohikoa den bitartean. Ondorioz, drogak kontsumitzeko ditugun ohiturek eta moduek eragin handia izango dute gure seme-alabengan.
La influencia de nuestro
consumo
Los hábitos y formas de utilización de las drogas de los progenitores van a suponer en los hijos e hijas un modelo racional y adaptativo de su uso o un ejemplo de abuso tóxico y autodestructivo de las drogas. Más importante que lo que digamos va a ser la práctica que observen en nosotros nuestros hijos e hijas.No hace falta salir a la calle para encontrar droga, algunas las encontraremos en nuestra propia casa (hachis, tabaco, disolvente, gasolina, alcohol, tranquilizantes analgésicos o pastillas para dormir…). Va a ser determinante cómo realicemos estos consumos, qué consumamos, cuando, cuanto y para qué.Consumir ocasionalmente unas hojas de marihuana en infusión para conciliar el sueño va ser una práctica inofensiva comparado con tomar un hipnótico todos los días para dormir.El consumo de alcohol está asociado a la celebración, y esta instaurado en nuestra cultura como una forma de relación social; por el contrario su consumo en solitario y contingente a las dificultades, las crisis o los problemas personales asegura una más rápida dependencia, a la vez que es una forma de evitar y no afrontar la solución de los problemas.Respecto a la finalidad del consumo, va a ser diferente tomar un analgésico para aliviar un dolor o diariamente dos tranquilizantes para poder funcionar. Mucho a veces es poco y poco a veces es mucho, porque beber poco alcohol en ayunas es un signo de dependencia y beber mucho en una celebración es relativamente frecuente.
En conclusión, los hábitos y formas de uso de las drogas que tengamos van a influir poderosamente en nuestros hijos