OSASUN MENTALA ETA PANDEMIA

OSASUN MENTALA ETA PANDEMIA

OSASUN MENTALA ETA PANDEMIA

Orain dela urte bete hasi zen pandemia eta lehenengo konfinamendua eta beharrezkoa da komunitatearen osasun mentala hausnartzea. Jakina da osasun mentalak orokorrean lotura daukala gure sare sozialarekin. Gure oreka psikikoa nortasunaren egituran datza, baina nortasuna ere bermatzen da kanpoko elementuekin, familia, harreman efektiboak, lan edo ikasketak, eta lagunak, adibidez.  Jendarteak orokorrean horrela ikasi du antolatzen bere bizitza,  judu-kristauaren kulturan. Hala ere, badira beste modu alternatiboak antolatzeko, orain arte mundu teorikoan garatuta; nahiz eta praktikan,  emantzipazio era alternatiboan banaka batzuk saiatu,  ecoaldea izenekoa adibidez. Esperientzia berri horiek zaintzan eta elkar laguntzan erroturik, berme handia eskaintzen diote komunitatearen osasun mentalari.

Osasunaren gairi bueltatuz, azkenengo ikerketen arabera psikopatologia sozialaren maila areagotu dela ikusi da. Antsietate-depresibo sintomatologia dituzten pertsonen kopurua gorantza doa , baita desorekatze portzentajea psikopatologia larrietan ere. Hori dela eta, berretsi nahi dut harreman sozialen garrantzia. COVI19 garaietan araudi berriek  oztopatzen dute sozializazio prozesua. Murrizketak mugikortasunean, kontaktuan, edo edaten ibiltzean,  harreman sozialetarako oinarri direnak, mugatu dituzte jendearen harremanak. Handituz doan bakardadeak eta isolamendu sozialak, gogor eragin du jendartearen osasun mentalean. Horrez gain,  gehitu dezakegu galerak eta  dagozkien doluak orokortu direla; batzuetan pertsona maitatuak edo lanpostuaren galera, besteetan harremanak izateko ohiturak edota gure egunak egituratzen dituzten ekintzen geldiaraztea.

Horren aurrean, aurkitzen gara honako errealitatearekin, osasun mentalaren arreta pandemiaren aurretik  prekarioa zela; konfinamenduaren hasieran arreta presentziala  eten zen, kasu larrietara mugatuz,  eta orokorrean arreta telefonikoa  emanez. Arretaren  ratioak gizagaindikoak dira, eta profesionalak  eskariez gainezka daude. Debagoienaren kasuan bi psikologo daude herri guztientzat,  batak ume eta gazteei arreta emateko  eta besteak helduei. Arreta emateko bost astean behin txanda emanda,  profesionalek, beraiek behar dute arreta frustrazioa gainditzeko.

Osakidetzan osasun mentalaren  estrategia biologiko den modeloa dimentsio bakarrean oinarritzen da, eta arazo psikosozialak multidimentsionalak dira, bai kausetan eta ondorioetan ere bai. Banakako fokatzeak ukatzen du osasuna produktu soziala dela. Fokatze hori ez da eraginkorra,  eta ez ditu konprometitzen ez instituzioak ezta jendartea ere. Arrazoi desberdinek eusten dute fokatze hau: alde batetik, farmazia industriaren interesak  salmenten zenbatekoak milaka miloi direlako eguneroko errezetekin; eta beste aldetik,  arreta azkarragoa da konpentsazio kimikan oinarrituta dagoelako. Horrek jartzen ditu lanaren ratio batzuk non arreta masifikatu egiten den eta askotan medikazio gainbegiratzeko besterik ez da. Horren ondorioz,  mendeko harremana sortzen da drogen oinarrian,  eta finkatu egiten dira arreta dinamika batzuk errutinazkoak, mekanikoak eta despertsonalizatuak direnak.  Hau dena, osasun publikoaren profesionalek jasan behar dute herritarren eskaeraren presioa dela eta.

Nire ustez, osasun mentalaren estrategiak fokatze komunitario izan beharko luke eta interbentzioa multidimentsionalean oinarrituta.  Nahasmendu emozionalek batzuetan medikazioa behar dute bizitza orekatzeko, baina denboran mugatuta , gainbegiratze zorrotza eginda, eta uztartuta psikoterapiarekin. Psikoterapia eskuhartzea barnean egon behar da, eta ez bakarrik  elementu introspektiboak , pertsonen errealitate sozialaren analisia ere bai. Eskuhartzeak izan beharko luke bio-psiko-soziala, hau da, medikazioa, introspekzio psikoterapeutikoa, eta interbentzio komunitarioa erantzuteko pertsonen behar sozialei. Halako interbentzioak tartean sartzen ditu instituzioak eta jendarte osoa.     

Ume eta gazte segmentu sozialari dagokionez, osasun mentalaren profesional askoren artean adostuta dago pandemia garaian beraien beharrak  ez direla hartu kontuan. Horren ondorioz areagotuko da psikiatriazko sintomatologia. Are gehiago  eskaintzen zaien  etorkizuna ikusirik,  lanpostu bat lortzeko arazoak eta lan baldintzen  prekarietatea alegia. Aurreikus dezakegu gazteen artean krisi existentziala, hasiko direlako kolokan jartzen beraien bizi zentzua.

Azkenik esan, Abiadura Handiko Desarrollismoan murgilduta gaudela,  eta gure garunei zaila egiten zaie prozesatzea eta uztartzea gertatzen ari dena eta datorrena; hori ere, osasun mentalaren kalterako izango da. Izan ere, jende askoren adimenak ez du izango gaitasuna egoera berriei egokitzeko. Horren ondorioz,  gure etorkizuna elite batzuen eskuetan utziko dugu. Abiadura Handiko Desarrollismoaren  ikurra kontzeptuala Abiadura Handiko Trena da. AHT ematen du etorkizunezko destino gabeko trena dela, nahiz eta oraingo destinoa aberats batzuen poltsiko betetzea izan. AHTko kilometro batek 27 miloi kostatzen ditu eta diru horiekin sortu genitzake lanpostu asko,  zaintzarako eta osasun komunitariorako.

Bitartean, gu, herritarrok,  “Esperando a Godot” absurdoaren antzerki ezagunaren moduan, geltoki surrealista batean trenaren etorrera itxoiten. Antzerki honek sinbolizatzen du asperkizuna eta bizitza modernoaren zentzu gabekoa, existenzialismoren gaia jorratuz.  Antzerkiaren ikusleek eta protagonistek ez dakite Godot nor den, baina jarraitzen dute bera itxaroten. Esperoa berak adierazten du masen itxaropena pertsonaia ezezagun  etorreran.  Ni Ikonoen laguna  ez naiz, baina mito bat aukeratzekotan “Godot”  ezezaguna baino,  nahiago dut ezaguna den “Gartxot”, epika askatzaileren ikurra. Beraz, trenari begira egon beharrean gogora dezagun gu garela gure osasun eta etorkizun jabeak.

Iñaki Barrutia Arregi

Contáctanos

Contáctanos

Contáctanos